EUES

Pribatutasun politika

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea

Aulkia, S.L.U. (IFZ: B20493367), aurrerantzean, “Aulki

Helburuak

Ekimenetarako azpiegiturak eta zerbitzuak kudeatzea

Aulki eta pertsona interesdun eta erlazionatuen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea, baita eskaerei erantzutea.

Aulkik antolatutako ekimenaren berri ematea, hauek kudeatzea eta zabaltzea.

Aulkiren webgunearen erabilera eta sare sozialetako presentzia kudeatzea eta aztertzea.

Legitimizazioa

Datuen tratamenduaren beharra zerbitzuak kudeatzeko (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

Aulki enpresa edo hau kontratatu duen erakundearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Hartzaileak

Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik

Eskubideak

 Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Eziago Industrialdea, 9, 5. partzela, 20120 Hernani (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: info@aulkia.eus edo 943473488 telefonoan

Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

    1. Tratamenduaren Erantzulea

“Tratamenduaren Erantzulea”  Aulkia, S.L.U., aurrerantzean “Aulki” edo “enpresa”.

I.F.Z.: B20493367
Helbidea: Eziago Industrialdea, 9, 5. partzela
Herria: 20120 Hernani (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: info@aulkia.eus
Telefonoa: 943473488

    2. Indarrean dagoen legeria

Aulkiak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

    a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
    b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
    c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.

    3. Webgunea eta sare sozialetako kanalak

Aulki enpresaren webgune ofiziala www.aulkia.eus da.

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Aulki enpresaren webgune ofiziala eta enpresak eduki ditzakeen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

    4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Aulki enpresaren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Aulki enpresaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Aulki enpresan egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

    a. Ekimenetarako azpiegiturak eta zerbitzuak kudeatzea.

Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera)

    b. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

    c. Gure webgunearen eta sare sozialetako presentziaren arabilera kudeatzea eta aztertzea.

Legitimazio-oinarri nagusia: Aulki enpresaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

    5. Sekretu eginbeharra

Aulki enpresa erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Aulki enpresako langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

    6. Datu pertsonalak biltzea

Aulkik ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Aulkik erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Aulkik ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

    7. Enplegu-eskatzaileak

Aulki enpresak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, porta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak enpresaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Aulkik hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

Aulkik curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
 
    8. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Aulki enpresak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Aulki enpresarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Aulki enpresaren menpe.

    9. Segurtasun Neurriak

Aulki enpresak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Aulki enpresaren erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

    10. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko info@aulkia.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

    11. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, juridikoa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

    12. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Eziago Industrialdea, 9, 5. Partzela, 20120 Hernani (Gipuzkoa), info@aulkia.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

    13. Indarraldia eta aldaketak

Tratamenduaren Erantzuleak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Aulkik aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Aulkik gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

    14. Jurisdikzioa

Aulki eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Aulki enpresa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Aulki enpresak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

 

 

 

 

 

Gurekin harremanetan jartzeko

Lege oharra eta Pribatutasun Politika onartzen dut (Irakurri hemen)